Oier Araolaza | 3 Apr 2012 18:26

Biharamuneko soka-dantza eta Euskal Dantzaren Adierazpena

Aurten 75 urte dira Gernika, Durango, Otxandio, Eibar edo Bilbo, besteak beste, bonbardeatu eta suntsitu zituztela gerraren pasarte gordinenean. Hori guztia gogoan, datorren apirilaren 21ean euskal dantzaren alorrari begira ekitaldi bat burutuko dugu Eibarren. Dantzaren alorreko eragile, talde, elkarte, dantzari, musikari, dantza-maisu eta dantzazaleak gonbidatzen ditugu Eibarren ospatuko dugun Biharamuneko soka-dantzan parte hartu eta Euskal Dantza Tradizionala babestu, bultzatu eta indartzen jarraitzeko guztion babesa behar duen adierazpenarekin bat egitera.

Euskal Dantzaren Adierazpen hori hainbat lagun eta elkarteren proposamenekin osatzen eta adosten ari gara, eta zuzenketak eta proposamenak jasotzeko irekita dago oraindik. Adierazpena bera irakurtzeko, eta ekitaldiaren xehetasunak ezagutzeko ondoko helbidean duzue informazioa.

http://www.dantzan.com/blogak/biharkosoka/

Ekitaldian parte hartu nahi duzuenok ondoko helbidera idatzi dezakezue: biharkosokadantza-Re5JQEeQqe8AvxtiuMwx3w@public.gmane.org

Ondo segi!

oier.

Aurten 75 urte dira Gernika, Durango, Otxandio, Eibar edo Bilbo, besteak beste, bonbardeatu eta suntsitu zituztela gerraren pasarte gordinenean. Hori guztia gogoan, datorren apirilaren 21ean euskal dantzaren alorrari begira ekitaldi bat burutuko dugu Eibarren. Dantzaren alorreko eragile, talde, elkarte, dantzari, musikari, dantza-maisu eta dantzazaleak gonbidatzen ditugu Eibarren ospatuko dugun Biharamuneko soka-dantzan parte hartu eta Euskal Dantza Tradizionala babestu, bultzatu eta indartzen jarraitzeko guztion babesa behar duen adierazpenarekin bat egitera.

Euskal Dantzaren Adierazpen hori hainbat lagun eta elkarteren proposamenekin osatzen eta adosten ari gara, eta zuzenketak eta proposamenak jasotzeko irekita dago oraindik. Adierazpena bera irakurtzeko, eta ekitaldiaren xehetasunak ezagutzeko ondoko helbidean duzue informazioa.

http://www.dantzan.com/blogak/biharkosoka/

Ekitaldian parte hartu nahi duzuenok ondoko helbidera idatzi dezakezue: <a href="mailto:biharkosokadantza <at> gmail.com">biharkosokadantza@...

Ondo segi!

oier.

Gmane