Amatiño | 30 Aug 15:54

[eibar] Jorge eta Athletic geuriak

Ni ez juat gaur Alkizara juaterik izan baina bertan egon dan Jorgen lagun batek kontatu destanez, billera hunkigarrixa izan ei dok.
 
Odilek zuzendu dauan ekitaldixan Jorgek zihatz erabakittako programia bete ei dok, aurkezpen, kanta eta bertaratutako zenbaitten eskuartze eta guzti.
 
Atzenian, pintxo-jana, basoerdi batzuk eta... Athletic geurian himnua. Athleticzale amorratu ei zuan gure Jorge.
 
Han egon dan inor zehaztasun gehixao emoteko moduan bai?
 
Amatiño

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Serafin Basauri | 30 Aug 23:16

Re: [eibar] Jorge eta Athletic geuriak

Han egon nitzuan, baiña zehaztasun gitxi ekarriko juat; oso hunkibera 
nok eta sentimentueri eusten nahikua lan euki najuan. Esan neikiana dok 
oso edarra izan zala ekittaldi guztia.Primeran antolatua. Odile 
zoragarri mikruakin. Hamarren bat doiñu edar, maittasun kantak, Amurizan 
hitzak, Imanol, eta ezin egokixago zetorren  Xabier Leten poema, 
"Izarren hautsa" Laboan bersiñuan, danon artian  kantauta (Mikel Laboa 
be han ei zan, Odilek mikrorako gonbitta egin bazetsan be ez eban 
hartu).  Han egon giñanok, danok euki genduan aukeria  berbaren batzun  
esateko, baiña gitxik hartu izan jok mikrua: Jorgen lagun batek, Txema 
Elorza Fundaziñuan ordezkari batek, erderaz egin dan interbenziño 
bakarra (hain zuzen be Fundazio honek saritu eban Jorge juan daneko 
ekaiñian sari honekin: "profesio- eta giza- balorieri  saria ferreterixa 
eta  brikolajian  sektorian"); Patrizioneko lankide gazte batek... 
Bertako batek, (Alkizako) Arrazolakua esan zebanez, hango tumulu 
histori-aurrekua  aittatu juan, nun Jorgen errautsak jarri diran; 
Izukaitzeko Gentzane... Fran Lasuen... Musika, altaboz, micro eta 
abarrez Aurelio  eibartarra arduratu da. Jorgeri agur herritarra 
Alkizan, herriko plazan,  sekulako berua eguzki galdatan,  danok  
hunkituta,  begixak bustitta, eta une trazendente horren  errematerako, 
umoria lagun "Atleeeeeeti...!". Bixkor bueltau bihar eta, ez nintzuan 
ostatuan sartu.

Serafin

Amatiño(e)k dio:
> Ni ez juat gaur Alkizara juaterik izan baina bertan egon dan Jorgen 
> lagun batek kontatu destanez, billera hunkigarrixa izan ei dok.
>  
> Odilek zuzendu dauan ekitaldixan Jorgek zihatz erabakittako programia 
> bete ei dok, aurkezpen, kanta eta bertaratutako zenbaitten eskuartze 
> eta guzti.
>  
> Atzenian, pintxo-jana, basoerdi batzuk eta... Athletic geurian himnua. 
> Athleticzale amorratu ei zuan gure Jorge.
>  
> Han egon dan inor zehaztasun gehixao emoteko moduan bai?
>  
> Amatiño
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> *Panda IS 2008-ek gehitutako testua::*
>
> Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz 
> sailkatzeko: SPAM da! 
> <http://localhost:6083/Panda?ID=pav_755&SPAM=true&path=C:%5CDocuments+and+Settings%5CSERAFIN%5CConfiguraci%F3n+local%5CDatos+de+programa%5CPanda+Software%5CAntiSpam>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Gmane