Re: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Hala ere, ez nago ados EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko
liburuxkan agertu diren zenbait izenekin. Barkatu betiko gaia
ateratzen badut, baina egin zuten gehiena, Elhuyarren gauzak --
perlak zein txorakeriak -- kopiatzea izan zen. Jakina, Elhuyarreko
jende asko tartean dagoelako.
Beraz, "Makiavelo", "Vespuzio", "Anberes", eta "Joan Kalbin" bezalako
astakeria galantak inposatu nahi dituzte eta euskaldun arruntak
isilik daude, axolarik gabe, ezer ez eztabaitatzeke, ezer ez esan
gabe, ezer ez arduratu barik. Egia esan, oro har, axolagabekeria jaun
eta jabe da euskaldungoan, Keith Johnson bezalako kalamidadeek
iraintzen ez duten bitartean. Bitartean, "Joan Kalbin" tankerako
itxuragabekeriak batzorde itxi batean erabakitzen dira, inolako
funtsik gabe. Zorionez, Euskaltzaindiak ez ditu izen horiek erabaki
oraindik baina beldur naiz, EIMAren "Onomastika light " horrengatik,
euskañolaren bidea hartuko ote duten . Eta gero galdetzen dute
zergatik euskarak ez ote duen espero den aurrerapauso handirik egin
gizartean. Noiz aterako da euskal unibertsoa gaztelaniaren orbitatik?
Gauzak orain arte jarraituz gero, datorren mendeko otsailaren 30ean
edo 31ean.
Etsita nauka la cultura baskak, baina datozen belaunaldietan
erabakiko da, azkenean, euskararen patua. Bitartean, gaztelaniaz
hezitako jendeak agintzen du euscalginchan, Iparraldeko jendearen
kalterako. Hala ere, nire hiztegietan, joera bitak sartuko ditut, bai
euspañola, bai euskara zaindua (Euskaltzaindiak babesten duena,
jakina). Bitartean, jakina, besteek, neurri handian, esfortzugabeko
euspañola edo euspainola soil-soilik sartuko dute, besterik ezin
dutelako. Pena da, baina ez dute erantzungo ez eztabaidatuko,
itzulist ez baita "forum" bat hori egiteko (eta ez dago inon gainera).
(Continue reading)