Paúl Picado | 15 Jul 18:49

Decenas de millar

Egun on!
Nola esaten da hori? Milaren hamarrekoak?
Mila esker, aurrez.

 
Paúl Picado Moreno    

      ______________________________________________ 
Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente.

Eneko Gotzon | 15 Jul 21:22

Re: Decenas de millar


On Jul 15, 2008, at 6:51 PM, Paúl Picado wrote:

> Milaren hamarrekoak?

Niretzat ondo dago (aukeran: <milako hamarrekoak>).

Eneko Gotzon Ares.
Donostia.

Paúl Picado | 15 Jul 21:26

Re: Decenas de millar

>(aukeran: <milako hamarrekoak>).

Egia. 
Hiru.com orrialdean gutxienez milako ehunekoa, hamarrekoa...jartzen du, eta ez dut aurkitu milaren
hamarrekoren arrastorik...

      ¿No te gusta tu dirección de correo?
Consigue una que te guste de verdad - millones de direcciones de correo disponibles en Yahoo!
http://es.docs.yahoo.com/mail/nueva_direccion.html

Elhuyar Fundazioa | 16 Jul 08:25

Re: Decenas de millar

Nire ustez, 'hamar milakoak'. Horrelako bi dituzue Zientzi eta Teknologiaren
Corpusean (www.ztcorpusa.net):

"Comentarios Reales" liburuko zatia (Aldizkariko artikulua). Elhuyar
Fundazioa, 1999. Egileak: Ezpeleta Arenaza, Txema; Ruiz-Larrea, Isabel.
Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika. (1)
..., hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, *hamar milakoak,* eta nekez ikusten
ziren ehun milakoei zegozkien korapiloak...

Zifren historia (IV) (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa, 1990.
Egileak: Angulo Martin, Patxi. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika. (2)
Geroago marra horizontal eta bertikalak elkarrekin trukatu zituzten eta
geroago bi sistema hauek nahastu egin zituzten, ondoz ondoko ordenak sistema
ezberdinez adieraziz: unitateak, ehunekoak, *hamar milakoak,* ... marra
bertikalez idatziz eta besteak, hamarrekoak, milakoak, ... marra
horizontalez. Arazo batzuk konpondu ziren. Hala ere, zero kontzeptua
ulertzeko zenbait mendek pasatu behar izan zuen.

Interneten ere, nahi adina.

'Hamarrekoak', 'ehunekoak', 'milakoak'... natural erabiltzen ditugu; beraz,
'hamar milakoak' behar luke horren arabera, eta, nik hala uste, hori da
erabiliena.

Antton

2008/7/15 Paúl Picado <paulpicado@...>:

> Egun on!
> Nola esaten da hori? Milaren hamarrekoak?
(Continue reading)

Eneko Gotzon | 16 Jul 15:32

Re: Decenas de millar


On Jul 16, 2008, at 8:25 AM, Elhuyar Fundazioa wrote:

> Nire ustez, 'hamar milakoak'.

Bai Antton: erraz, jator… Ondo ikusia! ;)

Eneko Gotzon Ares.
Donostia.


Gmane