Edurne | 18 Jul 08:36
Favicon

aitona Agirre?

Egun on. Zalantza bat sortu zaigu, eta ea argitzen diguzuen.
Normalean "aitona Martzelino"... izena atzetik jarrita, idazten da. 
Baina atzetik datorren hori abizena bada?
Hau da, gure testuan ume bat ageri da, eta bi aitona zituela dio, 
"Agirre aitona" eta "Uranga aitona". Gero, testuan zehar, aitona horiek 
horrela aipatzen ditu behin eta berriz. Horrela behar du, hala 
izenarekin bezala, "aitona Agirre" behar luke?
Mila esker
Edurne

Alfontso Mujika | 18 Jul 09:09
Favicon

Re: aitona Agirre?

Ahaidetza adierazten duten izenekin, aposizio erromantzeak erabiltzen 
ditugu, aposizio normaletan erabiltzen dugun hurrenkera alderantzikatuta 
("Txindoki mendia" baina "aitona Bartolo"). Nire ustez, berdin dio izen 
berezia zer den: bataio-izena ("aitona Bartolo"), izengoitia ("aitona 
Kaxkazuri") edo abizena ("aitona Agirre").

Dena delakoagatik (adibidez, umearen bi aitonek Joxe izena dutela-eta 
bereiztearren: "aitona Joxe Agirre" eta "aitona Joxe Uranga", eta, 
ekonomiagatik: "aitona Agirre" eta "aitona Uranga") bataio-izenaren 
ordez besteren bat erabiltzeak ez dakar hurrenkera-aldaketa: "aitona X" 
izango da beti.

Hurrenkera aldatu eta "X aitona" erabiliko nuke ahaidetza-loturatik 
atera eta "aitona" horrek beste esanahi bat hartuko balu, kargu- edo 
duintasun-kutsua eman nahi balitzaio ("Agirre jauna, Agirre kondea...") 
edo lanbide gisako zerbait bihurtuko balitz erabilera literarioan edo 
ironiazkoan (aitona-amona asko, erretiratutakoan, lanbidea aldatu eta 
haurzaintzan aritzen baitira): "Agirre arotza, Agirre bertsolaria... 
Agirre haurtzaina, Agirre aitona".

Alfontso

Edurne(e)k dio:
> Egun on. Zalantza bat sortu zaigu, eta ea argitzen diguzuen.
> Normalean "aitona Martzelino"... izena atzetik jarrita, idazten da. 
> Baina atzetik datorren hori abizena bada?
> Hau da, gure testuan ume bat ageri da, eta bi aitona zituela dio, 
> "Agirre aitona" eta "Uranga aitona". Gero, testuan zehar, aitona 
> horiek horrela aipatzen ditu behin eta berriz. Horrela behar du, hala 
> izenarekin bezala, "aitona Agirre" behar luke?
(Continue reading)


Gmane