Josu Garate | 8 Sep 11:31

norberaren etxea? ala norbere etxea?

Kaixo, zein da forma zuzena?
Norberaren etxea ala norbere etxea?

Eskerrik asko aldez aurretik.

Toño | 8 Sep 12:07
Favicon

Subjuego

Kaixo,
nola emango zenukete "subjuego" euskaraz? Ahal dela, "azpijokoa" ekidin 
nahiko nuke. Testuingurua: subujuegos en los equilibrios de Nash (ekonomia 
arloan).
Eskerrak aurretik emanez,
Toño 

xabier | 8 Sep 12:30
Favicon

Re: Subjuego

Oro har, Joko Teorian, jokoak aztertzen dira. Planteatzen den egoera bakoitza joko bat da eta jokoaren
emaitzak oreka bat baino gehiago izan dezake (Nashen orekak). Hortik dator 'subjuego'en kontua. Joko
baten barruan aztertu daitezkeen atalak. 'Azpijoko' baztertzekotan, beharbada 'joko atala' edo 'joko
partziala' erabili dezakezu.

Seguru EHUn jorratuta daukatela terminoa, Joko Teoria landuta dutelako.

Ezin gehiago esan.

Xabi Pascual.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En nombre de Toño
Enviado el: lunes, 08 de septiembre de 2008 12:07
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Subjuego

Kaixo,
nola emango zenukete "subjuego" euskaraz? Ahal dela, "azpijokoa" ekidin 
nahiko nuke. Testuingurua: subujuegos en los equilibrios de Nash (ekonomia 
arloan).
Eskerrak aurretik emanez,
Toño 

Patxi Petrirena | 9 Sep 09:16
Favicon

Re: norberaren etxea? ala norbere etxea?

Aupa, Josu eta gainerakoak.

"Norberaren etxea" hobetsi da EIMAren estilo-liburuko 'Morfosintaxia' 
atalean (argitalpena prestabidean da). Horrekin batera, jakina, "nor 
bere etxean bizi", "nork bere etxea izan" eta abar ditugu.

Patxi

Josu Garate(e)k dio:
> Kaixo, zein da forma zuzena?
> Norberaren etxea ala norbere etxea?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
> No virus found in this incoming message.
> Checked by AVG - http://www.avg.com 
> Version: 8.0.169 / Virus Database: 270.6.19/1659 - Release Date: 2008/09/08 07:01
>
>   

Alfontso Mujika | 9 Sep 10:13
Favicon

Re: norberaren etxea? ala norbere etxea?

"Norberaren etxea" zuzena da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik.

"Norbere" (eta "norberen") Hegoaldean erabili da -eta erabiltzen da- 
"norberaren" esateko. Adibidez, Villasante: "norbera ardura bedi norbere 
buruaz"; Mitxelena: "Horretan bakoitzak norbere taldeko eta eskolako 
kontuak esango dizkizu".

Euskaltzaindiak ez du horri buruz ezer esan. Beraz, tradizioa baduenez, 
forma zuzentzat hartu beharko da "norbere" ere. Hori bai, Hegoaldekoa 
baino ez da. Bietatik bat hautatu behar balitz, esan liteke "norbera" 
forma deklinatzean ateratzen den "norberaren" dela forma kanonikoa, 
baina besterik ez.

Bestalde, eta badaezpada, ez da nahastu behar "norbere" eta "nor bere". 
Adibidez, "Nor bere eginen seme da" esaldia ezin da "Norbere eginen seme 
da" berridatzi.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

norbere Heg. 'norberaren'.

Josu Garate(e)k dio:
> Kaixo, zein da forma zuzena?
> Norberaren etxea ala norbere etxea?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
>   

(Continue reading)

Re: norberaren etxea? ala norbere etxea?

Ez dakit eskumikatuko nauten hau esateagatik, baina Mitxelenaren adibidea
huts nabarmena iruditzen zait (Villasanterenean ere, "bere" litzateke
nahikoa "norbere"ren lekuan); alegia, bi aukera arauzkoon arteko hibridoa
irten zaiola:

 "Horretan bakoitzak bere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu"
 "Horretan nork bere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu"

"bakoitzak norbere" zenbaitek gaitzesten duen "bakoitzak bana" baino
nabarmen desarauzkoagoa da.

Jakina, bi adibideotan "norbere" "norberaren" bihurtzeak ez du deus
aldatzen.

Nire ustez, ikaskizun bat atera behar da hortik (ere): gehienetan bezala,
lexiko edo morfologia hutsa baino sakonagoko arazoak dira (sintaxiari eta
semantikari dagozkionak) garrantzi handienekoak

2008/9/9 Alfontso Mujika <alfon@...>

> "Norberaren etxea" zuzena da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik.
>
> "Norbere" (eta "norberen") Hegoaldean erabili da -eta erabiltzen da-
> "norberaren" esateko. Adibidez, Villasante: "norbera ardura bedi norbere
> buruaz"; Mitxelena: "Horretan bakoitzak norbere taldeko eta eskolako kontuak
> esango dizkizu".
>
> Euskaltzaindiak ez du horri buruz ezer esan. Beraz, tradizioa baduenez,
> forma zuzentzat hartu beharko da "norbere" ere. Hori bai, Hegoaldekoa baino
> ez da. Bietatik bat hautatu behar balitz, esan liteke "norbera" forma
(Continue reading)


Gmane