Galdera
Segidako galdera etorri zait. Ea nola esango genukeen gaztelaniazko “locávoro”. Gaztelaniaz termino berria omen da. Erantzun diot ez naizela ausartzen ezer proposatzera. Bigarren batean adierazi diot, parafrasi luze samar batez baliaturik “lekuan lekuko janari-jalea” izan litekeena, eta laburtuz “lekuko janari-jalea”. Hortik Aurrera? Ea norbaitek baduen aukera jatorrik. DIONISIO
Kaixo Dionixio,
Ondo al gaituk?
Hainbatetan bezela, galdera bat diat erantzun ezinik, eta pentsatu diat hik argitu ahalko didakela zalantza.
Hitz bati buruz dek; euskeraz nola esan daitekeen locávoro.
Locávoro, localis+vorus (localidad+ comedor). Carnívoro - haragijale, herbívoro - belarjale, omnívoro - orojale, den neurrian, bertakojale, gertukojale,...... edo holako zerbait izan zitekek?
Eskerrik asko hire laguntzarengatik.
Ondo segi,
Jon Agirre
RSS Feed